jueves, 22 de mayo de 2014

ANOMALIA





Bai jaun-andreok, inori ez zaio begitantzen Christian Ude Münicheko alkateak honako hau aldarrikatzea: "Bai, badakigu Wehrmacht delakoak hamaika sarraski burutu izana Europan zehar Bigarren Mundu Gerraren garaian; baina, Alemaniaren alde egindako beste eginkuzun batzuk primerakoak iruditzen zaizkigu; beraz Wehrmachti errespetu osoa zor zaio..."

Noski ezetz; baina, Rafael Narbonak ondo asko nabarmendu bezala, Espainia zerbait baldin bada ezer baino lehen hori da anomalia historiko bat. 

Edo bestela edo zehatzago esanda, borreroen historiaren kontakizuna nagusitzen denean, inposatzen digutenean, harrotzen direnean: “Armadak eginkizun konstituzionala betetzen du eta bere historia kontatzeko eskubide osoa du”, adierazi du Iruñeko alkate Enrique Mayak America 66 erregimentuaren omenezko erakusketak sortutako polemikaren harira. Ostiralean irekiko dute erregimentuaren 250. urteurrena omentzeko erakusketa Gotorlekuan, oposizioko alderdi guztiak erakusketa ez egitearen alde agertu ziren arren."

Areago, eta lehengo lepotik ere, zer dioen zenbait gertaerak, bere larritasunagatik edo, gainerako oro zikindu edo ezerezean uzten duelakoan ez dagoenak, hau da, mota guztietako zuribideak asmatzen dituena zuriezina kosta ahala kosta zuritzearren: “Jazoera batzuk ez ziren gertatu behar izan inoiz, baina beste batzuk primerakoak iruditzen zaizkigu”. Erregimentuari errespetu osoa zor diola esan du Mayak, “eta horrek omenezko erakusketa egitea merezi du”.

Ba hori, Anomalierrian bizi gara...

No hay comentarios:

Publicar un comentario