viernes, 5 de diciembre de 2014

MUTIL-LAGUN IRAKURZALEA



-Zer dela eta hain pozik, neska?

-Durangoko Azokia hasi dalako!

-Ez nekinan hain kulturazalea hintzena.

-Ez non oso, ez; baia, nire mutikoaz geratu non Durangon.

-Azokan?

-Bai neska, oso tipo ikasia don, oso euskaltzalia, urtero geraketan gaittun Durangoko Azokan?

-Elkarrekin liburuak eta diskak erostearren edo?

-Ba... horrexetarako hain zuzen be ez, nik ez jonat askotxo leiketan, are gutxio euskaraz, asko kostetan jatelako egixa esanda; baia berak igoal bai, nik uste urtero azokian libururon bat edo erosten dittuela, esan badonat oso mutiko irakurzalia dala. Baia nirekin beti geraketan don atzaldien, haren lagunekin Durangon zihar pote batzuk hartu eta gero...

-Aizan, neska, hire mutiko hori sasiko galanta eginda zegon!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario