lunes, 1 de diciembre de 2014

ZENBAITZUEN GERRA TXIKIA




Azkenean bukatu dut Lander Garroren GERRA TXIKIA. Gogoratu zait, ezinbestez, duela gutxi ikusitako Infancia Clandestina fim argentinarra non haur batek euren gurasoen ezkutuko militantzia montoneroaren gorabeherak jorratzen dituen. Lander Garrok antzerako ikuspustua hautatu du bere pertsonaien "gerra" txikiaren nondik norakoen berri ematera aldera, hau da, euskal errefuxiatu batzuen gorabeherak mugaz bi aldeetan azken hamarkadetan zehar. Bada alde horretatik lubaki baten aldetik egindako errelatoa, noski, hortaz ezin dugu gure burua inondik inora ere engainatu. Hau aldez aurretik aintzakotzat hartuta lubaki horretakoekin bat egiten duen inor derrigorrezko enpatia ariketa bat egin beharrean dago Garroren textuak dituen bertute literario nabarmenak, bikainak, goxatzeko asmotan, ikaragarri ondo idatzita baitago eleberria, hainbat pasartetan hunkigarria ere iristeraino. Hala ere, eta lubakiak lubaki edo enpatiak enpatia, badago nobelan benetan txunditu egin nauen zerbait, eta orain arte gainerako "lubaki" nobeletan ozta-ozta topatu egin dudana hori da idazleak berak nola edo hala bere pertsonaien lubakitik kanpokoekiko egindako ustezko edo balizko enpatia ariketa bat edo auskalo zer. Esan nahi dut badagoela lubaki horretatik kanpo dagoen pertsonai baten arrazoiak eta kontuan hartzeko enpatia moduko saio bat, baldin bada ere nobelako protagonistetako batekin, haur narratzailearen aitarekin, ika-mikan nork bere kontrako argudioei gogor eutsiz. Osabaren ezusteko bisitarekin lotutako atalaz ari naiz, nire ustetan euskal "lubaki" literaturaren norabide berri bat gogora edo irizpidera ekartzen duena: lubakitik kanpokoen ikus/pentsamodeak nolabait kontuan hartzekoa.



"Etxerako bueltan gertatu zen aitaren eta osabaren artekoa. «Bordeaux 121»zioen panela ikusi zuen Xabik, eta aurrean osaba entzun zuen «gutunaren kontua»aipatzen.— Gutun bat bidali zidatek.— Banengoen ba ni —esan zuen aitak.— Zer esan nahi duk?— Halako batean agertu haiz, hiru urte hire berririk izan gabe. Eta ez haizalferrik agertu. Hik ez duk inoiz ezer alferrik egiten.— Niretzat ez duk samurra izan.— Niretzat ere ez.— Ez nauk horregatik bakarrik agertu, ongi dakik.— Ez diat hitz erdirik sinesten. Nahi nikek, baina ezin diat.— Nik ezin nian hiregatik deus egin. Hik egin dezakek ordea.— Oker habil. Ezin diat.— Nolatan ezin duk?— Ez diat nahi. Ez diat gezurrik esango.— Hire anaia nauk, Joxemari.— Hik zer uste duk, erakundeak bulego bat daukala, harrera gelarekin,idazkariarekin eta halakoekin, halako eskariei kasu egiteko? Zer mundutan bizihaiz? Hi, zera bidali baditek, ordain ezak eta akabo arazoa.— Ezagutuko duk haiengana iristeko modua...— Hi, mekaguendios, ez daukak arazorik hilero-hilero etsaiari hire zergakordaintzeko, eta halako eragozpenak dauzkak hire herriaren alde berdin egiteko?Eta hi abertzalea haiz?— Ni ez nagok zuen alde. Ez nauk sekula egongo.— Inork ez dik halakorik eskatu. Espainiako Armadaren alde al hago? Ez.Baina ordaintzen diek. Eta ez ezertarako, ojo! Euskaldunen ehizan ibil daitezenordaintzen diek.— Baina ez diat irtenbiderik! Nik enpresa bat zaukaat, langileak, nominak...Legearen aurrean makurtu behar diat!112— Ba aplika ezak printzipio hori kasu honetan ere.— Ni ez nauk zuen armak erosteko lanean ari, entenditzen didak?— Lanean? Hik inoiz lanik egin al duk ba? Zer duk hiretzat lan egitea? Makinabat lan ezagutzen diat, eta langile asko ere bai. Eta sinets egidak, hi ez haiz langilebat. Horrexegatik daukak auto... kalakari hau.Osaba isilik geratu zen une batez, burua aldeetara astintzen.— Ezin diat sinetsi. Enpresa bat jaso besterik ez diat egin, eta orainmehatxuka zatozte nigana. Eta gainera hau agoantatu behar diat.— Heuk jaso duk enpresa? Esan iezadak, Joxemigel, noiz ukitu duk hik adreilubat hire bizitza santuan? Enpresa jaso egin behar duk, jakina. Eta bertan lan eginbehar dik norbaitek. Eta horiek dituk langileak. Eta horien alde ari gaituk gu. Hireaberastasunaren zati bat eskatu diagu... Beno, eman ezak eta bakea. Ez haiz kalegorrian geratuko.— Hire lagunak dituk, Joxemari...— Lagun asko ditiat, eta lagunak ez direnak era bai makina bat. Baina eznauk inorengana kontu eske joango, hortaz segur egon. Sentitzen diat, baina eznauk joango.— Ez daukak lotsarik.— Ez hadi pasatu —boza goratu zuen aitak—. Nik lotsa handia zaukaat.Handia gainera. Berrogei urtean ez gintuan kapaz izan diktadore putaseme hurabotatzeko. Asko lotsatzen nauk horregatik. Ezin diat esan nire herriaz eta nireaberriaz harro nagoenik. Orain behintzat zerbait egiten ari gaituk. Agian okergabiltzak, deakuerdo. Baina zerbait egiten ari gaituk behintzat. Eta jende askokgaldu dik bizitza dagoeneko. Askok!— Hiltzean espainiarren pare jartzen ari zarete. Ez zarete konturatzen, bainahala duk. Lehenago behintzat argi zegoen nor zen hiltzailea eta nor zen hildakoa.Orain ez. Orain denak zarete hiltzaileak.Hatza osabarengana zuzendu zuen aitak.— Eta hi? Hi zer haiz? Hi haiz auto beltz batean ikusle bizi den jaun dotorea,gutuna jaso orduko anaiarengana laguntza eske datorrena. Orain arte futboleanbezala aritu haiz, partiduari kanpotik begira. Baina orain barruan hago, eta horretazjabetu beharko duk. Eta gerra ez duk kontu polita.— Ez al haiz hire diskurtso horrekin aspertzen? Benetan, ez diat sekulahorrenbeste lerdokeria entzun.— Begira. Hi alemaniarra bahintz eta Alemanian gerra piztuko balitz, hikfrontean egon behar huke, bala eta bonba ekaitz handi baten azpian. Eta berdinbeste edozein herrialdetakoa bahintz ere. Gerra pizten duk eta gizonak fronterajoaten dituk. Baina gu ez gaituk herri serio bat, gu autonomia bat gaituk, etahorregatik ez hago frontean. Bizitza erosoa daukak, patxadaz bizi haiz, pilotapartidak ikusten dituk eta apustutan aritzen haiz. Nik ez diat hire bizitza inoizkritikatu. Hire aukera duk. Baina gerrak hire atea jo dik, eta nik ezin diat ezer eginhori aldatzeko. Fronteko esperientziaren aldean, oso zorionekoa haiz. Pentsa ezakhori.— Ni gerren aurkakoa izan nauk beti. Ez diat uste gerrarekin ezer konponlitekeenik. Eta bik ez ditek gerrarik egiten, biek nahi ez badute. Gu herrieredugarria izan gaituk horretan. Imajina ezak munduko herrialde guztiak geureabezalakoak balira! Horixe duk nire munduaren eta bizitzaren ideia. Gaixotu egitennauk armak erosteko inori ezer ordaindu beharko diodala pentsatze hutsarekin.Aitak zigarro bat piztu zuen eta, zerbait esatera zihoala zirudienean, isilikgeratu zen. «Bayonne 17» jartzen zuen panelean. Handik aurrera ez zuten bestehitzik egin."
GERRA TXIKIA - LANDER GARRO

No hay comentarios:

Publicar un comentario