miércoles, 8 de marzo de 2017

MARTXOAK 8


Gaur Martxoak 8, eta bai oraindio ere ezinbesteko aldarrikapen eguna da emakumezkoen eskubideak aldarrikatzeko zein mundu osoan zehar pairatzen dituzten bidegabekeria mota guztiak gogoratzeko emakumezkoak izateagatik. Eta ezta, ez, hirugarren munduko afera bat, non emakumezko gehienek bigarren mailako hiritarrak izaten darraite, ez, gure lehen munduan ere, non legeak sexuen arteko berdintasuma ustez behintzat bermatzen duen, gizonezkoen nagusikoa nabarmena da gizartearen hainbat arlo edo eremutan: Emakumeak zuzendaritza postuen %35 dira EBn, eta %23 gutxiago jasotzen dute. Berdintasuna legez ezarrita dago, bai, baina egitez gauzak oso bestelakoak dira, horrenbestez feminismoaren borroka premiazkoa dugu egiazko berdintasuna sendotze aldera. Hortaz ere oso esanguratsuak dira gure lehen munduan delako borroka gaur egun soberan dagoela diotenen adierazpenak, edo bestela esanda, oso begibistan izaten dira zenbait feminismoren gehiegikeriak edo memelokeria hutsak feminismo zuhur eta fundamentuzkoarekin kosta ahala kosta nahasten saiatzen direnen asmoak, usteak zein jiteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario