jueves, 15 de junio de 2017

ARGITZAPENA ETA JUAN LUIS ZABALAREN ARTIKULU JORIA: Hogeita bost txio eta hiru aldarri independentziarako

Ezer baino lehen argitzapen bat nik erabilitako "erlijio abertzalearen fededunak" kontzeptuaren kontura, batik bat ulertu bai baina ez ulertuarena egin nahiago dutenentzat. "Erlijio abertzalearen fededunak abertzaletasunaren nondik norakoak fedetzat hartzen dituztenak dira, hau da, erlijio bilakatu dituztenak. Horrekin ez dut esan nahi abertzale guztiak fededunak direnik. Jakina ezetz, nik neuk nire burua abertzale izan dut umetatik nire aberria betidanik, eta maiz ere oso kostata, zinez maite dudan aldetik. Abertzalea naiz, bai, agian erabat heterodoxoa, agian politikarekin baino gehiago kulturarekin zerikusia duena, agian mota eta aberri guztietako abertzale gehienen ustekerien kontra, agian aberri bat baino gehiago maite duen abertzalea, agian nire buruan baino ez dagoen aberri baten zalea.

Jakin badakidalako nik erabilitako kontzeptuak hainbat hauts harrotu duela fededunon artean. Ezer berririk ez, erlijio guztietako fededunen betebeharra baita euren fedearen harroinak kolokan jartzen dituen edozein iritzirengatik aztoratzea.

Hau guztiau esanda, nola ez, Juan Luis Zabalaren artikuluarekin bat nator zeharo, %100.

http://www.berria.eus/paperekoa/3462/031/001/2017-06-15/hogeita_bost_txio_eta_hiru_aldarri_independentziarako.htm


No hay comentarios:

Publicar un comentario