miércoles, 21 de junio de 2017

EGUZKI GALDAPEAN


Atzo arratsaldean nire egunero ibilbidean, etxe inguruan dagoen Purificación Tomás parke erraldoian, hemen Oviedon -Gasteizen nik dakidala ezta gauza batere arrunta parrastaka ditugun parkeetan, nahiz eta iaz uda partean San Martingoan zein Arriagakoan norbait ikusi; esan daigun pudorosoagoak garela ia orotan asturiarren aldean behintzat, eskarmentuak ondo asko erakusten didanez etengabean-, emakumezko andana -gizonezkorik apenas ikusten baita, gauzak diren bezala esan behar- "bedarrian etzinda... belarrean etzanda eguzki galdapean, eguzki kiskaletan hobeto esanda, inongo uretan oinak sartzeko aukerarik gabe, ez dagokien edertasun baten bila nolabait esatearren, nire ustea aitortzearren hain zuzen, emazkumekoaren azalaren berezko kolorea ederrena delakoan bainago duda zipitzik gabe, azala zuri-zuria duen emakumea edertasun oso zehatz baten jabe baita mulata brasileira batena debalde izaten saiatuagatik. Baina tira, edertasun eredu zehatz bat hedatzen/nagusitzen denean, auskalo nola eta nortzuen erruz edo zein helburuz, hots, zer saltzeko, ez dago ezer egitekorik, eguzkipean egotera behartuko bazenitu tortura mota onartezin, eskandalagarri bat litzateke, baina...

No hay comentarios:

Publicar un comentario